2015/11/05

PERRETXIKO ERAKUSKETA

Kurtso honetan, Udazkeneko fruituak landu ditugunean, perretxikoak aukeratu ditugu.
Oso gozoak dira eta bila joatea oso dibertigarria da. Baina arriskutsuak ere badira eta ezagutu behar dira. Gainera, nola hartu behar diren jakin egin behar dugu hurrengo urteetan gehiago ateratzeko.
Gure erakusketa osatzeko asteburuan senideekin perretxiko bila atera ginen, bai jangarriak bai jangarriak ez direnak. Gero, aste barruan, eskola osoa gure mahaia polit ipintzeko bidegorrira atera ginen eta bertan orbelak, .... hartu genituen. Mahaia prestatu eta gero Xabier etorri zen, oso tipo jatorra, eta perretxikoei buruz hitzegin zigun. Berak ere perretxiko batzuk ekarri zituen eta jangarriak zeintzuk diren azaldu zigun, jateko onak ez direnak, pozointsuak direnak... Adi adi egon ginen.
Hona hemen ateratako argazkiak.



















iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina