OLENTZERO EGUNA
Abenduaren 22an Olentzero Eguna ospatu genuen. Hurrengo egunean Gabonetako oporrak hasiko ziren.
Olentzero eta Mari Domingi gure eskolara etorri ziren...
... eta gu agurtzera atera ginen.
Haur Hezkuntzako geletatik eta Lehen Hezkuntzako 1.zikloko gelatik pasatu ziren gurekin egoteko.
Gero, patioan, denok argazkiak ateratzeko aukera izan genuen.
Argazkiak atera ostean kalejiran atera ginen; Olentzero eta Mari Domingi aurretik .....
...eta gu atzetik.
Herrian zehar dantzan eta kantuan ibili ginen...
..eta eskolara iristean opariak jaso genituen.
OSO ONDO PASA GENUEN!!!!!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina